Irakurleekin > Bizkaiko ondarea zabaltzeko eskaintza
XXI. mendearen aurrekoetan bizkaiko hainbat idazlek, tartean, emakumeek, idatzitako testuak berreskuratu, ezagutarazi eta zabaltzeko asmoz, Euskal Idazleen Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, hiru emanaldi prestatu ditu:
- Bertso-saio literarioa: Erbestez erbeste.
- Eskoletarako saioa: Denbora muga barik.
- Antzerkia eta bertsolaritza uztartzen dituen emanaldia: Kea.
Egungo aktore, bertsolari eta idazle ezagunek parte hartzen dute Bizkaiko ondarea ahalik eta euskaldun gehienei ezagutaratzeko egitasmo honetan, hala nola, Uxue Alberdik, Miren Amurizak, Goizalde Landabasok, Leire Vargasek, Aiora Sedanok, Irati Agirreazkuenagak, Mikel Ayllonek, Juanra Madariagak edota Edorta Jimenezek.
Erbestez erbeste
Bertso saio literarioa
Erbestez erbeste
Garai bateko emakumeek idatzitako kronika sorta bat hautatu eta ezagutaraztea da helburua; garai zailenetan ere, euskaraz idazteko grina bazela jakin eta emakumeek asko idatzi zutela aldarrikatu dezagun.
Denbora muga barik
Ikastetxeetarako saioa
Denbora muga barik
XX. mendeko Bizkaiko idazleen anekdotak, koplak, baladak, kontakizunak, sineskeriak edo ipuinak plazaratu nahi izan ditugu liburuxka batean. Euskal Herria eta euskara dira testu askoren ardatza, gaur bezala, orduan ere, kezkagai baitziren. Juanra Madariagak, liburuko edukiak eskola ordu batera ekarri ditu.
Kea
Antzerkia, bertsolaritza
eta literatura
Kea
Testu zaharretan murgildu ditugu Edorta Jimenez eta Juanra Madariaga. Haien hautaketan gai ugari irakurriko ditugu, hala nola: ekaia, erlauntza, denbora. Horiek guztiak biltzen dituen liburuxka argitaratu eta jendaurrean aurkeztu nahi dugu gu guztion gozamenerako. Zeri idatzi diete gure aurrekoek? Zergatik egin dute? Zer geratu da bazterrean? Eta zer geratu da idatzi barik? Galdera horiei erantzuteko antzerkia eta bertsolaritza harilkatuko dituen Kea ikuskizuna aurkeztu nahi dugu.