Irakurleekin > Bizkaiko ondarea zabaltzeko eskaintza
Denbora muga barik
Ikastetxeetarako saioa:
DBH 3-4 eta Batxilergoa 1-2 mailetako ikasleentzat
Azalpena: XX. mendeko Bizkaiko idazleen anekdotak, koplak, baladak, kontakizunak, sineskeriak edo ipuinak plazaratu nahi izan ditugu liburuxka batean. Euskal Herria eta euskara dira testu askoren ardatza, gaur bezala, orduan ere, kezkagai baitziren. Juanra Madariagak, liburuko edukiak eskola ordu batera ekarri ditu.
Iraupena: 55 minutu (eskola ordu bat).
Madariaga
Euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Berton jardun du urteetan irakasle. Gaur egun, ostera, Nontzeberri.com webgune kulturalean egiten du lan. 1988an, Bizkaiko Foru Aldundiko olerki saria irabazi zuen Imentzioaren Pergamuak izeneko poema bildumarekin. Harrezkero beste zazpi poema liburu plazaratu ditu. Orobat poeta da Juanra Madariaga, baina narrazioa eta kronika ere idatzi ditu, azken hau, bere beste pasioari hertsiki loturik: mendia.