Irakurleekin > Bizkaiko ondarea zabaltzeko eskaintza

Erbestez erbeste

Bertso saio literarioa

Garai bateko emakumeek idatzitako kronika sorta bat hautatu eta ezagutaraztea da helburua; garai zailenetan ere, euskaraz idazteko grina bazela jakin eta emakumeek asko idatzi zutela aldarrikatu dezagun.

Iraupena: Ordubete.

  • Gai-jartzailea: Goizalde Landabaso.
  • Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Miren Amuriza.
  • Testuen hautaketa: Juanra Madariaga.
[Erbestez erbeste] | [Denbora muga barik] | [Kea]
Uxue
Alberdi

Uxue Alberdi Estibaritz idazlea eta bertsolaria da; ikasketaz, kazetari. Haurrentzako literatura eta helduentzako eleberria, ipuina, saiakera eta komikia argitaratu ditu. Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista jarri zuen abian.

  • EIE
  • Wikipedia
  • Literaturaren Zubitegia
  • Bertsozale Elkartea
  • Miren
    Amuriza

    Miren Amuriza Plaza bertsolaria eta idazlea da. Euskal Filologian lizentziatua (EHU) eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatua (UAB) da. Bertso munduari estuki lotua, plazetan, txapelketetan, Bertso Eskoletan zein bestelako emanaldietan. Irakasle (Mondragon Unibertsitatea) eta zutabegile lanetan aritua, hezitzaile gisa dihardu gaur egun. Haurrei zuzenduriko hainbat lan argitaratu ditu. Igartza bekaren eskutik kaleratu zuen helduentzako lehen lana: Basa eleberria (Elkar, 2019).

    Goizalde
    Landabaso

    EHUn Informazio Zientziak ikasi ondoren Bizkaia Irratian jardun zuen lanean. 1994tik Euskadi Irratia eta Radio Euskadin aritu da, Goizean Behin eta Hágase la Luz bezalako espazioetan. 2000. urtean argitaratu zuen bere lehen liburua, Korte bat, mesedez. Jakin aldizkarian artikulu ugari argitaratu zituen literaturaz 2010 eta 2013 urteen artean. Berria egunkariko kolaboratzailea da 2013tik; harrezkero 400dik gora zutabe idatzi ditu. 2021ean Krakovia eleberria argitaratu zuen.

    Juanra
    Madariaga

    Euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Berton jardun du urteetan irakasle. Gaur egun, ostera, Nontzeberri.com webgune kulturalean egiten du lan. 1988an, Bizkaiko Foru Aldundiko olerki saria irabazi zuen Imentzioaren Pergamuak izeneko poema bildumarekin. Harrezkero beste zazpi poema liburu plazaratu ditu. Orobat poeta da Juanra Madariaga, baina narrazioa eta kronika ere idatzi ditu, azken hau, bere beste pasioari hertsiki loturik: mendia.